XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bigarren, ezkonduz gero joan ziran abadeai, barriro deitu egin bear jakela; ta abadeai dagokien eginbidea barriro egiteetaratzeko, baimena bear jakela emon, naiz ta baldintza batzuetara beartu-ta.

Irugarren, gizon ezkonduak, be, artuak izan daitezela, abade izateko.

Egun batzu geroago, Olanda'ko gotzaiek bigarren eta irugarren itzak (puntuak), euren Elizaren onari begiratzeko asmotan, aintzat artu ebezan; ta Aita Santuagaz beragaz berba egin gura ebela, adiarazo eben.

Ludi zabalean aserreak ta aurkak ta ezetzak Olanda'ko batzarrei, baita gotzaiei bere.

Eta zezeillaren lenengoan, agurtzera joan jakozan jendeai, Aita Santuak, Pedro Deunaren plazan, onelan: abadeak ezkondu bakoak izatea, arau sakratu ta nagusia dala.

Eta Martiko bostean Aita Santuaren Zadorlari Villot ta Alfrink kardenalak, biek, Paris'en isileko alkarrizketak.

Olanda'ko Elizaren eta Batikanoren arteko artu-emonak etziran inoiz bere apurtu.

Beti iraun eben ondo, naiz ta alango erabakiak artu batzarretan.

Eta bai laikoek, bai abadeek ta bai gotzai ta kardenalek, ao batez, adiarazi eben, ez ebela gura Erromatik alde egitea, Erromagaz beti bat izatea ta beti batean bizitzea baino.

Eta baita ezkondubako abadeen bizitza, obeagotzat ta santuagotzat goratuten eben.

Eta gero, joan dan garillean (uztaillean) etorri izan da, Alfrink kardenalaren zenbait egunez Erroma'n egotea eta Aita Santuagaz alkarrizketak, izatea.

Alan bere Alfrink kardenalak Olanda'ra joan ta gotzaiekaz berba egin arte, berak ez eban ezer esaterik gura izan.

Eta azkenez, Dagonillaren 21 ean, Olanda'ko gotzaiek abade bakoitzari eskutitza egin deutsoe.

Eta lenen-lenena esaten deutsoena, auxe da: (...).